Robert Saint Esteben: Chevalier de la Legion d´honneur


ROBERT CHAVALIER DE LA LEGION D'HONNEUR

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskal lehiarentzat ohorerik handiena.

La Légion d’honneur o Ordre national de la Légion d’honneur es una orden instaurada por (Napoleon Bonaparte, Primer Consul de la  Primera República, el 19 de Mayo 1802. Es la más alta condecodarción en Francia y se divide en cinco niveles Chevalier, Officier, Commandeur, Grand Officier y Grand’Croix.

Saint-Esteben jauna Bredin Prat abokatu taldeko kidea da eta lehia arloko burua. Sarritan agertu izan da mundu mailako zerrenda guztietan aurreko lekuetan lehia zuzenbidearen jankintsuenen artean. Bere ospea arlo hontan Frantziako punta puntako abokatu bat  bezala iritsi da. Hainbat liburu eta lanetan parte hartu du. Besteak beste,  “Droits Communautaires et Droits Nationaux” 1967; “Une Concentration Internationale d’Entreprises, L’Affaire Continental Can”, 1972; “Chronique de droit communautaire: Développements du droit communautaire de la concurrence” DPCI 667, 1988; eta Les Concentrations in Jurisclasseur Europe, I, 1991.

Saint-Esteben Jaunak hainbat titulu ditu: Université de Paris;  Université de Paris (École de Droit-Licence, 1964);  Ecole Nationale des Impôts, 1964; Diplôme d’Etudes Supérieures de Droit Privé, 1965; Diplôme d’Etudes Supérieures de Sciences Criminelles, 1967; Diplôme du Centre Universitaire d’Etudes des Communautés Européennes, CEE, 1966. Baina gauza eta titulu guzti hauen gainetik Robert euskalduna da eta berak hala adierazten du etengabe.

Pasa den azaroak 21 ean hain zuzen, Lehia Zuzenbidean maisu den Robert-i, eskeini zioten Parisen delako “Chevalier de la Legion d´honneur” merezimendu osoz.

Robert ezagutzeko sortea dugunontzat, badakigu berarentzat, bere familientzat, euskararentzat, eta Euskal Herria barruan daramagunontzat egun aparta izan zela. Bertaratu zirenek diote benetan Paris eta bide batez Europaren bihotzean, euskal zaletasuna, izena eta usaina airean pil pilean zegoela, Robert euskara eta Euskadiren izena aipatuz egin zuen hitzaldi sakon eta sentikorrean.

Eskerrak Robert bihotzez zure bizitza osoan egin duzun lan zabala eta etengabeagatik gure herria, hizkuntza eta aztarnen alde. Seguru gaude hemendik aurrera ere Hegoaldekoek jabetuko direla zure irudi handiaz eta ez dela azkena izango.

Bejondizula!

 

 

 

Deja tu comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *