Agur eta ohore Txato Agirreri


txato_agirre

 

 

 

Atzo, abustuak 12 izan nintzen Txato Agirreren oroimenez Tolosan eginiko elizkizunean. Duela pare bat urte ere, abustuan baite ere, Donostian izan nintzen Jose Miguel Berasategiren alde eginiko elizkizunetan.

Biak mendizaleak, biak mendi berak irentsiak, biak lagunak, biak kutxari lotuak,   biak euskalzale sutsuak… Atzo berriro ere duela pare bat urte sentitutako barne hutsunea eta negargura sentitu nuen, zerbait garrantzitsua eta berriro eskuratzerik izango ez dugula ohartzen garenean sentitzen den horietakoa.

Mezaren ordu laurden aurretik, eliza punta puntaraino beteta, lagun eta kide ugari, familiari laguntza eskeini nahiean une garrats hauetan. Denak noizbaten berarekin han edo hemen harremanetan ihardunak, izan ere hain zen mugitua!

Unerik unkigarriena, norbaitek Txatoren izenean idatzitako bertsoa entzutean, euskararen eta gurea denen alde. Hor geratzen da Txatoren agindua, ea behar bezala betetzeko gai garen,  gure artean bere aztarna bizirik mantentzeko era bat balitz bezala.

Bere hutsunea hainbat eta hainbat arlotan eta hainbat eta hainbat jendearentzat bete ezina izango da dudarik gabe.

Agur Txato lagun zintzoa. Milesker zuk erakutsitakoagatik eta eskeinitako laguntzagatik ere.  Egun haundira arte.

Deja tu comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *